Praktikaldiaren amaiera ziurtatzen duen dokumentua igorri

IRAKURTZEKO

Atal honetan azaltzen da zergatik den garrantzitsua ikaslea praktikaldia amaitzean ebaluatzea eta honi amaierako dokumentu bat igortzea. Praktikaldiaren hasieran ikasleak lortu behar dituen zenbait helburu ditu. Horiek dira ikasleak praktikaldiaren amaieran jakin eta ulertu behar dituen gauzak. 

Gaitasun horiek guztiak ebaluatu behar dira. Ebaluazio prozesuak ikaslearen ezagutzek ikasketa planeko ikaskuntza emaitzak betetzen dituztela ziurtatu behar du.

Horretarako, herrialde desberdinek eskema desberdinak dituzte baina azkenean ikasleak ziurtagiri formal bat jaso behar du praktikaldiaren amaieran. Herrialdeen arabera prozesua desberdina denez, garrantzitsua da tokian tokiko agintariekin edo hezkuntza zentroarekin kontsultatzea.

IKUSTEKO

Bideo honetan praktikaldiaren azken ebaluazioa eta ziurtagiria jorratzen dira:

 

Mentortrain video 6.3  (duration: 3:53)

LANTZEKO

  • Jarri harremanetan formakuntza zentroarekin eta jakin zer dokumentazio behar den praktikaldia amaitzeko.
  • Eskatu bete beharreko inprimakien kopia bana eta ziurtatu dena argi izatea.

BALIABIDEAK

Europako zenbait herrialdetako azken ziurtagiriaren adibide batzuk aurki daitezke hemen:

https://www.apprenticeship-toolbox.eu/standards-matching/examination-certification