Bilakaera pertsonalean eta sozialean gidatu, praktikaldia hobetzeko konponbideak emanez (gertakarien kudeaketa)

IRAKURTZEKO

Lider adimendunek SMART helburuak finkatzen dituztenez, bideo honetan SMART metodologiari buruz gehiago jakingo duzu. Helburu SMARTekin eta behaketa onarekin, aldaketak eta erronka posibleak azkar identifikatu eta modu egokian erantzuteko gai izango zara ikaslea bere gaitasunen eta aurrerapausoen arabera gidatzen duzun bitartean.

Instruktore gisa, ikasten ari zaren bitartean ikasten laguntzen eta bultzatzen jarraitu behar duzu, norberaren hazkuntzarako eta pertsonen arteko harremanetarako adibidea ere jartzen ari baitzara. Gidatu zure ikaslea bilakaera pertsonalean eta sozialean, ikaslearen motibazioa, komunikazio eta negoziazio gaitasunak hobetzen dituzten irtenbideak eskainiz. Bideo hau zure instruktoretza prozesuan zehar lagunduko dizuten funtsezko puntu garrantzitsuenen zerrenda batekin amaitzen da.

 

IKUSTEKO

Bideo honek instruktorearen papera eta erantzukizunak argitzen ditu ikaslea enpresan gidatzen duen bitartean; baita instruktoretza prozesuan lagunduko duten zenbait puntu garrantzitsuren zerrenda ere.

 

Mentortrain video 4.3  (duration: 6:36)

LANTZEKO

  •  Pentsatu ikaslearen eta instruktorearen artean sor litezkeen komunikazio arazoak konpontzeko 3 modu.
  • Prestatu instruktorea aldatzeko prozedura bat horretarako irizpideak eta adierazleak barne.
  • Gatazka egoeretarako instruktorearen eta ikaslearen arteko komunikaziorako jarraibideak edota kodeak prestatu.
  • Aukeratu enpresako 2 langile gatazkak konpontzen laguntzeko trebeak eta objektiboak direnak.

BALIABIDEAK

YouTube bideo honetan SMART helburuen ikuspegi orokorra eskaintzen da:

https://www.youtube.com/watch?v=1-SvuFIQjK8

Youtube bideo honetan, Simon Sinek-ek lider bikaina nola izan azaltzen du eta hori instruktore onen ezaugarri garrantzitsua ere bada:

https://www.youtube.com/watch?v=0HaF4jfLd5Q