Diseinaturiko plana jarraituz ikaskuntza emaitzekin lotutako zereginak esleitu

IRAKURTZEKO

Lehenengo egunak igaro ondoren, ikasleak lan zehatzagoak egiteko garaia da, laguntza eta aholku profesionalak eskainiz. Zereginak ikasleari esleitzerakoan, lotu ikaskuntza emaitzekin, arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodologiari (ETHAZI) jarraituz. Jarraitu praktikaldia hasi aurretik prestaturiko prestakuntza plana eta saiatu zehaztutako helburuak lortzen.

“Ikusteko” atalean ikusiko da instruktorearen eginkizun nagusietako bat behatzaile bikaina izatea dela eta horrek nola lagun dezakeen praktikaldiaren garapen egokian. Praktikaldia ondo kudeatua eta arrakastatsua izateak IRABAZI-IRABAZI egoera suposatuko du bientzat, bai ikaslearentzat eta bai instruktorearentzat (baita enpresarentzat ere).

IKUSTEKO

Bideo honek ikasleari zereginak esleitzeko prozesua argitzen du ikaskuntza emaitzen arabera:

Mentortrain video 1.1  (duration: x:xx)

LANTZEKO

  • Prestatutako zereginen zerrenda ikaskuntza emaitzetan eta praktikaldirako planean oinarrituta.
  • Ikaslearen trebetasunen eta gaitasunen araberako zereginak esleitu.
  • Aukeratutako jarduerak ebaluatu.
  • Ebaluaketa fasea baino lehen eman beharreko pausoak nabarmentzen dituen plana prestatu.
  • Jarraipena egiteko prozedura ikasleari azalduko dion plana prestatu.
  • Aukeratu objektibotasuna bermatzeko kontrol prozesuan parte har dezaketen 2 langile.
  • Utzi iradokizunetarako aukera zabalik ikaslea oker ebaluatzen den kasuetarako.

BALIABIDEAK

SAPS proiektuak ikasleen instruktoretza eraginkorrari buruzko gida bat garatu du, hemen aurki daitekeena:

https://learntowork.eu/easy-apprenticeships-4/

Arazoetan oinarritutako ikaskuntza kontzeptuari buruz gehiago irakurri nahi baduzu, YouTube bideo hau erabilgarria izango da:

https://www.youtube.com/watch?v=cMtLXXf9Sko