Ikasleari lanpostua aurkeztu

IRAKURTZEKO

Atal honetan ikasleari lantokian harrera egiteko prozesua aztertzen da. Ikaslea lantokian sartzeak, lehenik eta behin, erakunde osoaren eta bertako espazioen bisita gidatua egitea esan nahi du, ikasleak erabil ditzakeen instalazioak barne (sukalde partekatua, komunak, etab.).

Orokorrean esanda, harrera egiteak esan nahi du praktikaldiaren hasiera-hasieratik garrantzitsua dela ikaslea bere tutorearekin harreman irekia sortzera gonbidatzea, praktikaldi osoko lankidetza erraztuko baitu. Horrek ikaslea aske sentiaraziko du arazorik izanez gero instruktoreari zuzentzeko, praktikaldia modu irekian eztabaidatzeko eta elkarreki iritziak emateko.

IKUSTEKO

Bideo honetan ikaslearen lantokiko harrera prozesua jorratzen da:

Mentortrain video 3.3  (duration: 3:39)

LANTZEKO

  • Prestatu ikasleari lehen egunean lantokia, tresnak, erremintak eta gainontzekoak erakusteko plana.

BALIABIDEAK

Bi web orri hauetan langile berrientzako (ikasleak barne) harrerako informazio eta aholku zehatzagoak aurki daitezke:

https://www.thebalancecareers.com/employee-onboarding-positive-new-employee-experience-1918830

https://venturefizz.com/stories/boston/how-successfully-onboard-interns-and-new-grads