Prestakuntza aurreko jarduerak garatzen laguntzea (osasuna eta segurtasuna lanean, irisgarritasuna, higienea moduko ikastaro espezifikoak…)

IRAKURTZEKO

Atal honetan praktikaldia hasi aurretik ikasleak osasunari eta segurtasunari, kalitate estandarrei, birziklapenari eta enpresaren ingurumen politikari buruz jaso beharko lukeen informazioa landuko da.

Ikasleari informazioa, trebakuntza eta beharrezko norberaren babeserako ekipoak eman behar zaizkio. Beharrezkoa balitz, jarduera berezietarako beharrezko ziurtagiria eskuratu eta enpresaren ingurumen politika ikasi beharko lituzke: birziklapena, hondakinak kudeatzea eta gaitasun berdeak.

IKUSTEKO

Bideo honetan azaltzen da nola lagundu aurre-trebakuntza jarduerak garatzen:

 

Mentortrain video 2.2  (duration: 3:51)

LANTZEKO

Erantzun ondorengo galderak:

  • Ikusi al duzu enpresaren osasun eta segurtasun politika praktikaldiei dagokionean?
  • Osasunarekin eta segurtasunarekin lotutako babeserako ekipamendu pertsonalak, seinaleak eta kartelak prestatu al dituzu?
  • Aktibitaterik prestatu al duzu ikasleak birziklapenaren eta hondakinen kudeaketa politikaren berri izan dezan?
  • Praktikaldiarekin lotutako arriskuak identifikatu al dituzu?
  • Ikasleak behar dituen gaitasunak eta ezagutzak identifikatu al dituzu, baimenak eta ziurtagiriak barne?
  • Zehaztu al duzu nork emango dion ekipamendua, norberaren babeserakoak barne?
  • Osasuneko eta segurtasuneko ordezkariei eman al diezu ikaslearen berri?
  • Egiaztatu al duzu ikasleak osasun eta segurtasun arauak ulertzen dituela?

BALIABIDEAK

Enpresariak ikasleak babesteko dituzten betebeharrei buruz gehiago irakurri daiteke artikulu honetan:

https://www.educare.co.uk/news/safeguarding-apprentices-what-are-employers-obligations

YouTube bideo honetan laneko segurtasunari eta osasunari buruzko informazio gehiago ematen da:

https://www.youtube.com/watch?v=4AaDzjO887o

Birziklapenari eta lantokiko hondakinen kudeaketari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi YouTube bideo hau:

https://www.youtube.com/watch?v=SQfp_l7aKdY