Instruktoretza plana eta praktikaldi plana diseinatu, Formakuntza Hitzarmenaren eskakizunak beteaz, ikastetxeko tutorearekin batera, ebaluazio plana barne

IRAKURTZEKO

Atal honetan honako galdera honi erantzungo diogu: “Zergatik da garrantzitsua instruktoretza-plana eta praktikaldirako-plana diseinatzea/koordinatzea?”. Enpresak, ikasleak eta formakuntza zentruak helburuak ondo ulertu dituztela ziurtatzen du. Hori dela eta, garrantzitsua da bi planak formakuntza zentruarekin batera diseinatzea eta koordinatzea. Enpresari ikaslearen aurrekariak eta aurreko ezagutzak hobeto ulertzen eta ikuspegi orokorra lortzen lagunduko die.

Orain bigarren galdera: “nola diseinatu instruktoretza-plana eta praktikaldirako-plana?” 

  • Lehenik eta behin jakin beharra dugu zenbat ikaslearen hasierako lan desberdinen ezagutza maila. Adibidez software bereziei buruzko ezagutzak, proiektuak planifikatzea, etab.
  • Hurrengo pausoa ikaslearekin batera eguneroko lan plana diseinatzea litzateke, lan prozedura desberdinetarako arauak, zereginak egiteko epeak, bilerak eta instruktorearekin komunikatzeko arauak.  Praktikaldiak ikaslearen eguneroko aurrerapena eta garapen inkrementala bermatu behar ditu.

Garrantzitsua da instruktoretza-plana eta praktikaldirako-plana dokumentu dinamikoak direla ikustea, behar izanez gero berrikusi ahal izateko.

IKUSTEKO

Bideo honetan instruktoretza planaren eta praktikaldirako planaren diseinuak argitzen dira:

 

Mentortrain video 1.5  (duration: 6:16)

LANTZEKO

Ikaslearekin bildu ondokoetaz hitzegiteko:

  •  praktikaldiaren helburuak
  • Ikaslearen itxaropenak
  • Saiatu ikaslearen ezagutzei eta esperientziari buruzko behar adina informazio lortzen, enpresarentzat garrantzitsua dena barne. 
  • Aurkeztu  erakundea eta jendea
  • Zehaztu urrats txikiak eta ez helburu handiak 
  • Ziurtatu ikasleak nahikoa informazio baduela bere garapenari / arazoei eta abarrei buruz iritzia emateko
  • Erakutsi ikasleari garapen pertsonalean laguntzeko moduak, adibidez ofimatikan trebakuntza gehigarria, ingelesean eta abar.

Bilerako jarrera oso garrantzitsua da eta behar adina denbora eta prestaketa behar ditu, lehen inpresioa beti baita garrantzitsua.

BALIABIDEAK