Ikasleari barne promozioen eta formakuntza aukera gehiagoren berri ematea

IRAKURTZEKO

Atal honetan ikasleari enpresako karrera eta prestakuntza aukera desberdinen berri ematearen garrantzia azalduko da. Motibazioari buruzko eta instruktoretza planerako helburuak finkatzeari buruzko kontua da.

Galdera hauxe da: Zergatik da garrantzitsua ikasleari barne promozioaz eta prestakuntza aukeretaz jakinaraztea? Enpresako langileak etorkizunera begira daude, lan aukera desberdinak lortzeko eta horrek ikaslearentzat ere balio du.

Praktikaldian ari den ikasleak hainbat amets izan ditzake lanarekin lotuta:

  • Ikaslearekin egindako lehen elkarrizketan egiaztatu dagoeneko ametsetako lana ba duen ala ez. Hala ez bada, jakitea komeni da ikasleari zer gustatzen zaion gehien. Batzuek bulegoko lanak maite dituzte, beste batzuek kalera irten nahi dute, bezeroak ezagutu, bidaiatu eta abar.
  • Ikaslearen ustezko gustoko lanak ezagutzean, eman denbora pixka bat dagokien sailean probatzeko. Adibidez, astebete egin ondoren, galdetu esperientzia horri buruz duen iritzia. Zenbait arlotan ezagutza falta zaiola sentitzen badu (software bereziak, hizkuntza trebetasunak…) aparteko prestakuntza eskeini dakioke instruktoretza planaren barnean, ikaslea laguntzeko eta motibatzeko. Garrantzitsua da ikasten ari den einean zereginen konplexutasuna handitzen joatea, urratsez urrats, modu naturalean.

Ikasleak bere lorpenez gain, saileko gaiei buruz ere iritzia emateko aukera izatea garrantzitsua da. Ideiak, proposamenak… Interesgarriak izan daitezke!

IKUSTEKO

Bideo honetan azaltzen da zergatik den garrantzitsua ikasleari etorkizunean enpresan izan ditzakeen karreren eta prestakuntzen aukeren berri ematea:

Mentortrain video 6.4  (duration: 4:53)

LANTZEKO

  • Sail desberdinen eta haien zereginen ikuspegi ona ziurtatzeko ezinbestekoa da erakundearen bixita antolatzea.
  • Ikaslearekin kontsulta bat egitea, haren interesak jakiteko.
  • Ikasleari bere ametsetako lanbiderako bidean laguntzeko plan bat diseinatu: aparteko prestakuntzak, zereginak, etab.
  • Ikasleari zeregin berrietan jarduteko aukerak eta esperientzia berrietara sarbideak jakinarazi.

BALIABIDEAK