Ikaslearen ebaluazioan bildutako datuak aztertu, erabakiak hartu eta gauzatu

IRAKURTZEKO

Atal honetan ikusiko dugu nola hobetu daiteken instruktoretza nork bere betebeharrak eta esperientziak dokumentatuaz eta datuak aztertuaz. Adibidez, ikus daiteke nola sentitu den norbera eta pozik geratu den ala ez esperientzia orokorrarekin. 

Azpimarratzekoa da gabeziei buruzko informazioa lortzea nahiko erraza izan ohi dela baina horiek konpontzeko gehiago hausnartu beharra izaten dela. Zenbait kasutan formakuntza zentroak lagun dezake baina ez beti.

IKUSTEKO

Bideo honetan azaltzen da ikasleek nola dokumentatu ohi dituzten beraien lanak eta esperientziak eta nola erabil daiteken informazio hori instruktoretzan:

Mentortrain video 6.1  (duration: 3:46)

LANTZEKO

Bilatu enpresako lan-arloarekin erlazionatutako hiru curriculum eta ikusi egin beharreko lanaren zein alderdi estaltzen dituen eta zer falta den. 

  • Ikasleak nahikoa ondo prestatuko lirateke zuretzat lan egiteko? 
  • Zer trebetasun falta zaizkizu?

BALIABIDEAK

Ondoko estekan ikasleen ebaluazioaren alderdi pedagogikoei buruzko informazio gehiago aurki daiteke:

 https://cft.vanderbilt.edu/student-assessment-in-teaching-and-learning/

Praktikaldiaren amaierarako ebaluazio plana garatzeko prozesuari buruz gehiago jakiteko, irakurri honako artikulu hau:

https://www.instituteforapprenticeships.org/developing-new-apprenticeships/developing-an-end-point-assessment-plan/