Eskuratu feedbacka praktikaldiaren kalitatea ziurtatzeko (behaketak, panelak, erregistroak) eta laguntza eskaini hautemandako beharrei

IRAKURTZEKO

Aurreko esperientzietatik ikasteko eta etorkizunean hobekuntzak egiteko, garrantzitsua da instruktorearen ebaluazio orokorra egitea amaieran, bai ikaslearen ikuspegitik, formakuntza zentroko tutorearen ikuspegitik eta enpresaren ikuspegitik. Bideo honetan sakonago azaltzen dira instruktoreak erabil ditzakeen feedback mekanismoak formakuntza zentroko tutorearekin eta enpresako begiralearekin elkarlana egin dezaten etengabeko hobekuntza prozesuan.

IKUSTEKO

Bideo honetan praktikaldiaren kalitatea bermatzeko eta hobetzeko amaierako iritziak sortzearen garrantzia lantzen da: 

Mentortrain video 5.3  (duration: 2:45)

LANTZEKO

  • Egiaztatu formakuntza zentroko tutorearekin harremanetan jartzeko zer inprimaki eta metodo erabiltzen diren ikasleak enpresan izandako esperientziari buruzko iritzia jasotzeko.
  • Eztabaidatu formakuntza zentroko tutorearekin instruktore lanetan ikasten ari zaren bitartean eta ondoren jaso dituzun aholkuak.

BALIABIDEAK

Enpresa bat praktikaldietarako kalitate oneko bihurtzen duten ezaugarriei buruz gehiago irakurri nahi izanez gero, honako txostena interesgarria izan daiteke:

http://www.apprenticeshipalliances.eu/wp-content/uploads/2018/05/Exploring-characteristics-of-quality-apprentice-employer.pdf