Ikaslearen ebaluaketarako ebidentziak lortu

IRAKURTZEKO

Atal honetan ikasleak burutzen dituen praktikaldiko jardueren ebaluazioa jorratzen da, instruktore baten funtsezko erantzukizuna baita. Praktikaldia ikaslearen formakuntza programaren funtsezko zatia da eta behar bezala eta modu egokian ebaluatu behar da. Praktikaldian zehar ikaslearekin lotura estua izan duen pertsona izanik eta aldi horretan burututako jarduerei buruz jakitunena izanik, instruktorea da horien ebaluazio prozesuaren arduradun nagusia. Ikaslearen ebaluazio prozesurako zer ebidentzia erabili behar diren ere aztertuko da, ondoren “ikusteko” atalean ikusiko den moduan.

IKUSTEKO

Bideo honetan ikasleak praktikaldian buruturiko jardueren ebaluazioa jorratzen da:

Mentortrain video 5.1  (duration: 3:20)

LANTZEKO

  • Kontsultatu formakuntza zentroko tutorearekin ea ikaslearen jardueren ebidentziak biltzeko dokumenturik ba duten lehendik. 
  • Lehendik prest dagoen dokumenturik eskuragarri ez badago, sortu dokumentu pertsonala praktikaldi garaian frogak biltzeko.

BALIABIDEAK

Ikasle baten ebaluazio prozesuan erabil daitezkeen hainbat moduri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, begiratu honako web orrian:

https://www.instituteforapprenticeships.org/developing-new-apprenticeships/resources/assessment-methods-and-grading-descriptors/