Berrikusi praktikaldiaren ezaugarriak eta helburuak ikaslearekin batera

IRAKURTZEKO

nstruktoreak ikaslearen ezaugarriak eta helburuak aztertzen ditu ikaslearekin. Bakoitzak espero dituenak argitzen dituzte eta formakuntza zentroak ezarritako ikasketa helburuak eztabaidatzen dituzte. Ikaslea independentea eta arduratsua izango dela espero da esleitutako zereginak betetzeko orduan. Instruktoreak ikasleari aurreko praktikaldietan izandako esperientziaz galdetzen dio, izan baditu, ikasleak zer arrisku hautematen dituen jakiteko eta horiek nola gainditu azaltzeko.

Formakuntza zentruko ikaskuntza emaitzei buruz ere eztabaidatuko dute. Ikasleak ezagutzen ditu instruktoreak hezkuntza zentroarekin adosturiko helburuak eta edukiak. Hala ere, helburuak finkatzeko prozesuak hiruko prozesua izan behar du beti. Instruktoreak ikasleari helburuen edukiari buruzko iritzia ematen dio, orientabideak ematen ditu ikasturtean zehar helburuak nola lortu jakiteko, horiek betetzeko beharrezko baliabideak eta ebidentziak bilatuaz. Aldi berean, ikasleak ezarritako helburuen egokitasuna eztabaidatzen du eta ezarritako lana lantokian lortzen ez bada, helburua birformulatzeko edo helburua guztiz aldatzeko modua bilatzen du. 

IKUSTEKO

Bideo honek tutoreak ikaslearekin batera ikaskuntzaren ezaugarriak eta helburuak berrikusteko prozesua ikasten du:

Mentortrain video 3.2  (duration: 4:04)

LANTZEKO

  • Prestatu praktikaldiko helburuen zerrenda eta horiek nola azaldu ikasleari.

BALIABIDEAK

Praktiken helburu zehatzen ideia bat lortzeko, hona hemen negozio-ikasketen alorreko bi adibide:

https://www.gallaudet.edu/department-of-business/internships-and-projects/internships/internship-objectives

Ikusi Youtubeko bideo hau, ikasle baten helburuak zeintzuk EZ luketen izan beharko jakiteko:

https://www.youtube.com/watch?v=TNH0xtAtLvs