Ikaslea enpresan aurkeztu

IRAKURTZEKO

Atal honetan ikaslearen enpresako harrera nola prestatu aztertzen da.

Praktikaldia hasi aurretik esan beharreko zenbait gauza funtsezko daude egokitze prozesua ahalik eta arinena izan dadin. Hala nola hasierako data eta ordua, enpresarako sarbidea, laneko ordutegia, janzkera kodea, beharrezko izapideak, etab.

Aprentiza hastear dagoen eguna gerturatu ahala, litekeena da kezkak sortzea. Benetan tentagarria da lehen egunean informazio ugari ematea, baina neurria hartu beharra dago. Lehen egunean egin daitezkeen zenbait funtsezko gauza hauek izan daitezke: taldearen aurkezpenak, laneko espazioan/mahaian instalatzea, laneko ordenagailua, posta elektronikoa, enpresako telefono sistema, etab. Egokia izan daiteke ikasleari enpresaren politika, prozedura nagusiak eta bulegoko protokoloak aurkeztea.

Komenigarria izan daiteke ikaslearen eguneroko lanetan zer egitea espero den eztabaidatzea. Ikaslearentzat asteko antolaketa bat ezartzea bereziki lagungarria izan daiteke haren eta instruktorearen denbora kudeatzeko. Ikasle berri baten instruktore gisa, egin daiteken gauzarik garrantzitsuenetako bat itxaropenak kudeatzea da; bai ikaslearenak eta bai instruktorearenak. Garbi izan hasieratik zer espero duen batak bestearengandik.

IKUSTEKO

Bideo honetan ikaslearen harrera prozesua deskribatzen da:

Mentortrain video 3.1  (duration: 4:23)

LANTZEKO

  • Prestatu ikasle berriak lehenengo egunean beharko dituen dokumentuen zerrenda. 
  • Prestatu ere emango zaizkion eta sinatu beharko dituen dokumentuen zerrenda. 
  • Prestatu norberaren kontrol-orria.

BALIABIDEAK

Aprentizen harrerarako aholku gehiago aurki daitezke ondorengo esteketan:

https://www.wholewhale.com/tips/7-things-know-intern-onboarding/

https://www.wepow.com/en/blog/4-tips-for-onboarding-interns/

Hemen aurki daiteke ikasle berrien harrerarako kontrol-zerrendaren adibidea:

https://resources.workable.com/onboarding-interns-checklist

Ikasleen harrerari buruzko informazio zehatzagoa eta zabalagoa lortzeko, ikusi eskuliburu hau:

https://silo.tips/download/onboarding-manual-for-internship-programs

Ikusi YouTube bideo hauek ere harrera prozesuari buruz ideia gehiago lortzeko:

https://www.youtube.com/watch?v=jylMa0olJLM

https://www.youtube.com/watch?v=JA2pE8IqT4M

https://www.youtube.com/watch?v=TfOcbqjpRS8