Egiaztatu administrazioko lanak bete direla (erregistroa, asegurua, soldata, egutegia…)

IRAKURTZEKO

Praktikaldia hasi aurretik egiaztatu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat dokumentazioa da. Instruktoreak, formakuntza zentruko tutoreak eta ikasleak beharrezko dokumentazioa jasota dagoela eta zuzen dagoela egiaztatu beharko lukete: ikaslearen CVa, kontratua, aseguru poliza, prestakuntza hitzarmena eta jarraipen eta ebaluazio plana.

Ezinbestekoa da ikasketa programa, eskuratu beharreko gaitasun pertsonalen nahiz teknikoen zerrenda eta ikasleak erabili beharko dituen tresna desberdinak berrikustea ere: koadernoak, aplikazioak, plataforma digitalak…

Azkenik, betetze-maila eta gaitasunak eskuratzeko mailaren erregistroa kontrolatzeko dokumentuak ere egiaztatu behar dira.

IKUSTEKO

Bideo honetan zeregin administratibo guztiak egin direla egiaztatzearen garrantzia azaltzen da:

Mentortrain video 2.3  (duration: 3:44)

LANTZEKO

Erantzun ondorengo galderak:

Dokumentu hauek jaso al dira formakuntza zentrotik?

  • Ikaslearen CVa
  • Kontratua
  • Aseguru poliza
  • Praktikaldirako hitzarmena
  • Jarraipen plana
  • Ebaluazio plana
  • Ikasketa plana

BALIABIDEAK

YouTube bideo honetan praktikaldiko lehen pausoei buruz gehiago jakin daiteke:

https://www.youtube.com/watch?v=kbNjRavTrwE&t=48s