Enpresaren azpiegiturak eta lan-ingurunea praktikaldirako prestatzea eta, hala badagokio, ikaslearen behar berezietarako

IRAKURTZEKO

Atal honetan, instruktoreak aldez aurretik prestatzearen garrantziaz hitzegingo da eta enpresaren azpiegiturak, ikaslearen lan eremua barne, ikaskuntza-espazio bihurtzeari buruz.

Instruktoreak ikasleari beharrezko tresnak, ekipoak eta aldagela eman behar zaiola jakingo du.

Era berean, enpresaburuek behar bereziak dituzten ikasleentzako espazioak egokitzeko betebeharra eta ikaslea behar bezala sartzeko beharrezko ergonomia, arkitektura edo lan egokitzapenak egiteko betebeharra dutela ere azpimarratzen da.

 

IKUSTEKO

Bideo honetan azaltzen da nola prestatu enpresa praktikaldirako:

 

Mentortrain video 2.1  (duration: 4:05)

LANTZEKO

Erantzun ondorengo galderak:

  • Formakuntza zentroarekin adostu al duzu ikasleak egin beharreko jarduerak?
  • Beste lankideei ikaslearen etorreraren berri eman al diezu?
  • Lanerako gunea prestatu al diozu ikasleari?
  • Ikasteko beharrezko tresnak eta ekipoak prestatu al dituzu?
  • Ba al du ikasleak sarbidea ordenagailu batera?
  • Ikaslearentzako aldagela bat esleitu al duzu?
  • Begiratu al duzu ikasleak behar bereziak dituen? Erantzuna baiezkoa bada, lan eremua egokitu al duzu?

BALIABIDEAK

  1. 1) Ezintasunen bat duten pertsonentzako ergonomia eta lantokirako egokitzapei buruzko informazio gehiago aurki daiteke hemen:

    https://www.researchgate.net/publication/259352248_Ergonomics_and_workplace_adaptation_to_people_with_disabilities

    2) YouTube bideo honetan ikaskuntza inklusiboei buruz gehiago ikus daiteke:

    https://www.youtube.com/watch?v=3XaUyMo7zts