Aztertu Enpresak praktikaldirako duen egokitasuna

IRAKURTZEKO

Atal honetan enpresak praktikaldirako behar dituen arlo ezberdinak aztertuko dira: 

  • giza baliabideak, eskuragarritasuna, interesa, borondatea
  • ekipamendua eta moldagarritasuna / malgutasuna
  • Praktikaldirako beharrezko baldintzak enpresan dadenekin alderatzea

Baliteke ikaslea berria izatea lan munduan edota lanbide eremu berri batean aritzea, eta praktikaldia aldaketa nabarmeneko unea izan daiteke. Ikastea da helburu eta giro egokian gauzatu behar da. Garrantzitsua da ikasleak instruktorearen laguntza eta ebaluatze jarraiaren feedback-a izatea.

Instruktorea ikaslearentzako funtsezko pertsona da eta arretaz hautatu behar da. Ingurune segurua babesten duten eta harreman irekiak sortzen dituzten elementuetan jarri behar du arreta, ikaslearekin lankidetza errazten baitu. Instruktoreak nahikoa esperientzia izan behar du lanean. Jakitun da praktikaldiaren garapenean duen eginkizunaren garrantziaz eta enpresaren politika ezagutzen du osasun eta segurtasunari, ingurumenari eta birziklapenari buruzko politikei dagokionean. Pertsonen arteko komunikazio trebetasunak ere izan behar ditu, ahozkoak nahiz idatzizkoak.

IKUSTEKO

Bideo honek argitzen du nola aztertu enpresaren egokitasuna praktikaldirako:

Mentortrain video 1.3  (duration: 2:41)

LANTZEKO

Erantzun ondorengo galderak: 

  • Beharrezko giza baliabideak ba al dituzu? Eskuragarri al dituzu?
  •  Ba al dago interesik enpresaren aldetik? Ba al dago borondaterik enpresaren aldetik?
  • Beharrezko ekipamendua ba al duzu? Enpresa egokitu al daiteke praktikaldia garatzeko? Malgutasun nahiko ba al dago?
  • Instruktoretzarako beharrezkoa baldintzak betetzen al dira  enpresan dauden pertsonekin?
  • Idatzi langile berriak beharko lirateken 3 arlo 
  • Idatzi instruktore onak izan beharko lituzkeen 5 atributu eta izan beharko ez lituzkeen 5 atributu

BALIABIDEAK

YouTube bideo honetan antolakuntzaren analisiari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu:

https://www.youtube.com/watch?v=WaHxq0S-RMw