Ikaskuntza emaitzak, ETHAZI metodologia eta ikasketen ezaugarriak ezagutu

IRAKURTZEKO

Unitate honetan, ikasleak praktikaldian zehar lortu beharreko ikaskuntza emaitzen berri instruktoreak izatearen garrantziaz hitzegiten da.

Informazio hori hezkuntza zentruko tutoreak emango dio intruktoreari eta zikloko curriculum diseinuaren arabera adostuko dituzte landu beharreko ikaskuntza emaitzak praktikaldia hasi aurretik. 

Beharrezkoa da, halaber, instruktoreak ikaslearen Curriculum Vitaea ere jasotzea, ikaslearen profilari eta ezaugarriei buruzko informazio orokorra izan dezan.

Instruktoreak oinarrizko aholku batzuk ere jaso beharko lituzke alderdi metodologikoei buruz; Zehazki Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (ETHAZI)metodologiari buruz.

Azkenik, Jarraipen Plana diseinatu eta adostearen garrantzia azpimarratu nahi da ikaslea uneoro bideratu, zer lan burutuko dituen eta horiek nola ebaluatuko diren jakiteko.

IKUSTEKO

Bideo honetan azaltzen da zer den garrantzitsua ikasketa planari, PBL metodologiari eta ikaslearen ezaugarri zehatzei buruz:

 

Mentortrain video 1.2  (duration: 4:43)

LANTZEKO

  • Diseinatu enpresaren aktibitatearen araberako errronkakhttps://tknika.eus/en/cont/applying-lean-in-ethazi/

     Ikaslearentzako informazio txostena ondorengo edukiekin:

    • Garatu beharreko ikaskuntza emaitzak
    • Landu beharreko aktibitateak
    • Denboralizazioa
    • Entregatu beharrekoak
    • Ebaluaketa irizpideak

BALIABIDEAK