Praktikaldiei buruzko legeria aztertu.

Irakurtzeko

.

Ikasle bati enpresan harrera egiteko, ezinbestekoa da tutoreak praktikaldien inguruko arauak eta legeak ezagutzea. Bideo honetan azaltzen da zergatik den garrantzitsua praktikaldiei buruzko araudi nahiz lege nazionalak ezagutzea, bai eta bidaltze erakundearen (eskolaren) arauak eta jarraibideak ere. Bereziki, instruktoretza on bat prestatzeko, baldintza hoietan bilatu beharreko puntu garrantzitsuenak zein diren erakusten da.

Ikusteko

Bideo honetan praktikaldien inguruko legeak eta arauak azaltzen dira:

Mentortrain video 1.1  (duration: 5:01)

Lantzeko

Bakarka egiteko:

Kontsultatu zure testuinguru nazionalean praktikaldietarako aplikatzen den legeria eta hezkuntza erakundeen aldetik dauden jarraibideak.

Taldean egiteko:

Eztabaidatu zure enpresak ikasleentzat erabiltzen duen kontratua lankide batekin eta saiatu ager litezken arazoei konponbidea bilatzeko adibide praktikoak pentsatzen.

Baliabideak

  1.  Lotutako proiektu batek, Apprentice Track, Praktikaldien Kudeaketari buruzko ikastaroa garatu du, bereziki Tutoreei eskainia. Ikastaro hortako materialak Mentortrain ikastaroarekin osagarriak dira eta hemen aurki ditzakezu: https://apprenticetrack.eu/outputs/course_on_apprenticeship_management/
  2. ApprenticeshipQ proiektuak kalitatezko irizpide multzo bat garatu du praktikaldieatarako, eta horrek kalitateko praktikaldien diseinuari buruz gehiago jakin nahi duten Tutoreei aukera ona eskaintzen die. Kalitate irizpideak hemen aurki ditzakezu: https://apprenticeshipq.eu/wp-content/uploads/sites/3/2020/10/Report-O3_v2.pdf